Paperetik paperera!

 

EGUNA: Ostirala, uztailak 21.
ORDUA: 11:00etatik 13:00etara (iraupena: 2 ordu).
NON: Errotatxo (MUTILOA)
NORENTZAKO: 6 eta 16 urte arteko haurrentzako.

 

Paper zaharrik baduzu etxean? Ez dakizu zer egin erabilitako orri horiekin? Ekarri dena gure tailerrera eta paper berri bihurtu! Parte hartzen duten gaztetxoei orri egin berriak egiten erakutsiko diegu, abentura berri guztiak idazteko prest!

Tailer honen helburua ez da haurrei paper birziklatua nola egin irakastea bakarrik, birziklatzearen garrantziaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko kontzientzia sustatzea ere bada. Jarduera praktiko eta dibertigarri honen bidez gure haurrak naturarekiko errespetuan ere hezi ditzakegu.

Tailerreko jarduerak seguruak, hezigarriak eta, garrantzitsuena, dibertigarriak dira! Tailerra bukatu eta handik egun batzuetara, haur bakoitzak bere paper birziklatua eraman ahal izango du etxera, planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetu zentzu berrituarekin batera.

Egin bat gurekin "Paperetik paperera" bidaia magiko honetan eta eman izena beheko botoian sakatuz eta bete galdeketa betez.

 

Argazkia: The Sustainability Project

Previous
Previous

OpenPress estanpazioa

Next
Next

Paperetik paperera!