Precious Plastic!

 

EGUNA: Astelehena, irailak 25.
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara (iraupena: 2 ordu).
TOKIA: Apaiz etxeko sotoan (ITZIAR)
NORENTZAKO: 16 urtetik gorako helduentzako.

 

Tailer honetan, parte-hartzaileek erabilitako plastikoak objektu berriak sortuz birziklatzeko teknika aurreratuak ikasiko dituzte, Precious Plastic diseinu irekiko makineria erabiliz hondakin plastikoak produktu berri bihurtzeko.

Precious Plastic plastikoak birziklatzeko hardware-irekiko proiektu bat da. Birziklatutako plastikoa birrindu, urtu eta injektatzen duten makina eta erremintetan oinarritzen da eta eskala txikian birziklatutako plastikotik abiatuta produktu berriak sortzea ahalbidetzen du. Proiektuari esker, banakako kontsumitzaileek "beren birziklatze-fabrika txikia" ezar dezakete.

Proiektu honekin 400 fabrikazio espazio baino gehiagotan 40.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute, mundu osoan zehar edo Herbehereetako egoitzan. Proiektuak sortutako material guztia, hala nola kodea, marrazkiak eta jatorrizko materialak, doan eskura daiteke Creative Commons Attribution - Share Alike International 4.0 [Precious Plastic,. ] lizentziarekin.

Mazedonia elkarteko kideak gidari izango dituen lantegi honek plastikoa birziklatzeko prozesuaren erakustaldi praktikoa eskainiko du, ondakinak birrintzetik produktu berrietan eraldatzeraino. Parte hartzaileek plastikoak birziklatzeko teknikak ikasteko eta ekonomia zirkularrean laguntzeko aukera izango dute, hondakinen kudeaketa iraunkorraren garrantziaz sentsibilizatuz.

Jarduera amaitzean, parte-hartzaila bakoitzak berak egindako plastiko birziklatuzko objektu bat eramango du etxera.

Sarrera debaldekoa dauka tailer honek, baina edukiera muga dela eta beharrezkoa da izena ematea, beheko botoian sakatuz eta galdeketa betez.


 
Previous
Previous

Fermentazioa, BIZIOA!

Next
Next

Fermentazioa, BIZIOA!