JARDUERAK
Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.
Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.
Biomaterialak
Plastikoak edo larruen ordez, hondakin biologikoekin egindako gaiak dira biomaterialak. Tailer hontan, zerorrek egin ahal izango dituzu sagardoa egiteko prozesuaren hondakinekin eta egindakoa etxera eraman.
Fermentazioa, BIZIOA!
Janariaren soberakinak murrizteko kontserbazio metodoak ikasiko ditugu, konkretuki, edari fermentatuak egiteko.

OpenPress estanpazioa
Bi aste lehenago papera egin ondoren, tailer honetan 6 eta 16 urte arteko haurrek, hauetan irudiak estanpatzen ikasiko dute.
Paperetik paperera!
Paperetik paperera tailer hontan, 6 eta 16 urte bitarteko umeek ikasiko dute birziklatzearen garrantzia, eta giro sortzaile eta seguru batean dibertituko dira.
Paperetik paperera!
Paperetik paperera tailer hontan, 6 eta 16 urte bitarteko umeek ikasiko dute birziklatzearen garrantzia, eta giro sortzaile eta seguru batean dibertituko dira.
Txorientzako etxetxoak (r)
Txorientzako etxetxoaK sortuko ditugu, aurrez laserraz ebakitako egur kontratxapatuzko piezak erabiliz, kolarekin elkartuz eta zure gustura margotuz, etxera eraman eta zure lorategian edo balkoian jartzeko.
Egurrezko seinaleak (r)
CNC fresagailu bat erabiltzen ikasiko dugu, diseinu pertsonalizatuak dituzten zurezko seinaleak sortzeko eta parte-hartzaileek etxera eraman ahal izango dituzte ikastaroa amaitzean.
Lanparak zementuarekin zure erara
Zementua edo porlana egunerokoan inguruan dugun materiala bada ere oso gutxitan erabili ohi dugu eskulanetarako. Horretarako, gainera, birziklatutako materiala erabiliko dugu molde gisa. Eskulanak gustoko badituzu eta era jasangarrian material berri bat ezagutuz zure sormenari atea ireki nahi badiozu, animatu zaitez jarduera honetara.
3D + gailetak! (haurrentzako)
Haurrentzako ikastaro hontan aurretik 3D inprimagailuarekin egindako moldeekin forma desberdinetako gailetak egingo ditugu.
Margotu zure erropa!
Ikastaro hontan stencil edo plantillak erabiliz erropa zaharrak margoekin zaharberritzen ikasiko dugu. Haur nahiz helduak, denak izango dira ongietorriak.
Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina
Oinarrizko ikastaro honetan zehar laserraz ebakitzeko makinaren funtsak ikusiko ditugu: zertarako balio duen, zer egin daiteken eta nola diseinatu dezakegun ideia sinple bat.
Hor Konpon! DIY konponketa tailerra
HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.
ASTEKLIMA: Eguzki sukaldea
Era dibertigarri eta errazean funtzionamenduan ikusiko dugu eguzkiaren argia eta beroa janaria prestatzeko erabiltzen duena.
Goizean zehar martxan jarriko edukiko dugu eguzki sukaldea eta eguerdira aldera mokadutxoa eskainiko zaie bertaratzen direnei.
ASTEKLIMA: Egin zeure sorgailu elektrikoa
Tailer hontan landuko ditugu energia berriztagarriak aprobetxatzeko, norberak tresna eskuragarriekin egindako sorgailuekin eta benetako emaitzekin.
Konkretuki, haize sorgailu bat egin eta muntatuko da eta uraren indarra erabiltzen duen duen beste bat. Bi adibide konkretu, erraz eta erabilgarri.
ASTEKLIMA: Bizigreta!
Precious Plastic proiektuaren barruan plastikoak birziklatzeko tramankulu bat eraiki dute Protomakers talde nafarrekoek. Ikastaro hontan plastikoak birziklatzen ikasiko dugu.